MANUREN BIDETIK || SOCCER442 || el juego del futbol

SOCCER442 el juego del futbol

MANUREN BIDETIK

BLOG

MANUREN BIDETIK
0 Comentarios - 1/52/53/54/55/5 - 5 / 1

ImageAlaves 2. Mailara igo zen denboraldian Borja Viguerak jaso zituen laudoririk gehienak. Zilarrezko mailari azken hatsean eutsi ziotenean, Jaengo partida zirraragarrian, Guzman gailendu zen. Lehen Mailara igo ziren denboraldian, berriz, Gaizka Toquero. Baina behetik gorako bidaia honetan soilik Manu Garciak egin du bide osoa. Oparoa.

Jagoba Beobide eta Manu elkarrekin iritsi ziren Mendizorrotzara Alavesen garairik zailenean. Parabola bat irudikatuz, elkarrekin iritsi ziren gailurrera, eta orain kapitainak bakarrik jarraitu du aurrera, Lehen Mailan taldea sendotzera etorri diren hainbat jokalari berrirekin batera.

Manu Garcia gasteiztarra da. Etxekoa. Zubietan zaildu zen, eta bere belaunaldiko hainbat jokalari aspaldi heldu ziren maila nagusira: Agirretxe, Zurutuza, Estrada, Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Ansotegi, Balenziaga, Elustondo, edo Viguera, Alavesen ere taldekide izan zuen aurrelaria.

Brontzezko jokalaria zirudien Manu. Betiere 2. B mailan. Sansen, Real Unionen, Eibarren, Logroñesen, Alavesen… besteak beste. Grina handiko mutila; talde jokalaria. Natxo Gonzalezek hegalean atzera bota zuen Gasteizen. Juan Carlos Mandiarekin erdigunean jokatzen hasi zen, euskarri. Eta horrela iritsi da Lehen Mailara, Jose Bordalasen eskutik. Zelai erditik gora bidea eginez. Hanka beldurrik gabe sartuta. Indartsua da. Nekaezina. Hauspoa. Lehiakorra oso.

Manu Garciak soilik eutsi dio Lehen Mailako erronkari. 30 urterekin iritsi da gailurrera, eta heldu berritan, kapitainaren besokoarekin, joan zen denboraldiaren amaieran 2. Mailan egin zuena errepikatu du; unerik zailenean erabakigarria izan da.

Alavesek Vicente Calderonen partida galdua zuela, kapitainak erantzukizuna hartu zuen, beste behin. Lehen Mailan estreinakoz ari zen jokalariak. Gol sena du. Areara iristeko grinak egiten du aldea. Ekinaren ekinez.

Arabarren aurreneko gola Lehen Mailan, hamaika urte geroago, ezin zuen beste inork erdietsi. Arantzaz beteriko ibilbidearen gidariak. Taldearen arima.

                                                                             Naxari Altuna (periodistaImage @naxaltuna



COMENTARIOS

Añadir un comentario

:angry: :flowers: :blink: :pinch: :blushing: :crying: :ermm: :getlost: :grin: :happy: :hug: :kiss: :laugh: :blah: :smile: :sad: :tongue: :wink:





Desarrollado por BIT&MINA