Nola jokatu
- Lehiaketa bakoitzak talde eta jokalari ezberdinak ditu.
- Aukeratu talde eta jokalari kopurua, taldeko lehiaketa bakoitzean ezarritakoaren arabera.
- Puntuazioa zure taldeen emaitzen batura eta zure jokalarien golen bidez ezartzen da.
- Denboraldian zehar, ALDAKETAK ALDAKETA-FASE bakoitzean egin ahalko dituzu; aurrerapenez jakinaraziko da.
LA LIGA
3 jokalari-aldaketa eta talde-aldaketa 1, fase bakoitzeko.
* ENTRENATZAILEEN KALERATZEA taldeak BEHIN bakarrik puntuatzen du: 100 puntu.
PREMIER eta SERIE A
3 jokalari-aldaketa eta talde-aldaketa 1, fase bakoitzeko.
CHAMPIONS LEAGUE
2 jokalari-aldaketa eta talde-aldaketa 1, 3. jardunaldiaren ondoren.
Jokalari GUZTIAK eta 3 talde aldatu daitezke, 6. jardunaldiaren ondoren.
2 jokalari-aldaketa zortzirenetako eliminatoriaren ondoren.
NEGUKO merkatua amaitutakoan, hurrengo aldaketa-fasean jokalari GUZTIAK ordezkatu ahalko dira, eta talde-aldaketa 1 LA LIGAn, SERIE An eta PREMIERren.
- Atzeratutako partidek jokatzeko jatorrizko datan zeuden jokalariekin puntuatuko dute.
- Munduko Txapelketetan eta Eurokopako Txapelketetan, aldaketen xehetasunak lehiaketa bakoitzaren xehetasunetan adieraziko dira.
- Pertsona bakoitzeko erabiltzaile bakarra alta eman ahalko duzu.
- Erregistro-datuak errealak izan beharko dute (izena, abizenak eta herria).
Kontuz! (LIGAK soilik)
Muga-data baino lehen hautaketak egin ez dituztenentzat:
- Beraien jokalariak eta taldeak denboraldiko edozein unetan hautatzeko aukera izango dute.
- Ez dira batuko hautaketak egin diren data baino lehenagoko jardunaldiak.
- Jardunaldia martxan dagoela hautaketak egiten badira, jardunaldi horren emaitzak ez dira kontuan hartuko.
- Nahi duten unean antolatu ahalko dute beren LAGUNEN ARTEKO JOKOA.